Posterrak aurkezteko deia

Ebaluazioko ikerketa edo alderdi didaktikoei buruzko posterren laburpenak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu. Biltzarrean zehar eztabaida indibidualizatu eta informala egiteko aukera ematen duten saioetan erakutsiko dira. Biltzarreko egun bakoitzean, 60 minutuko poster saio bat egongo da, hizlariak bertan izango direlarik. Posterrak ikusgai utzi ahal izango dira saio osoan zehar.

Posterren laburpenak bidaltzeko epea abenduaren 22an itxiko da. Laburpenek gehienez 300 hitz izan behar dituzte (erreferentziak barne, halakorik badago), eta hizkuntza hauetako batean bidali behar dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez), posta elektronikoz ebaluaziokongresua@euskadi.eus helbidera. Laburpenak anonimizatuta bidaliko dira, mezu elektronikoari erantsita, eta egilearen edo egileen izena mezuaren gorputzean agertuko da. Proposamenak parekideek berrikusiko dituzte eta egileei 2026ko urtarrilaren 12rako jakinaraziko zaie.