Hezkuntzari lotutako erronkei buruz elkarrekin pentsatzeko topagune emankorra

Hezkuntzari lotutako erronkei buruz elkarrekin pentsatzeko topagune emankorra
Amaitu berri dugu Hezkuntza Ebaluazioari buruzko I. Nazioarteko Kongresua. Bi jardunaldi luze eta emankor izan dira, eta bi jardunaldi horietan zortzi herrialdetako hezkuntzako 1.000 profesional inguru bildu ditugu. Irakasleek, zuzendaritza-taldeek, ikertzaileek, politika publikoetako arduradunek eta unibertsitateko ikasleek kongresu hau topagune oso baliotsu bihurtzen lagundu duzue.
Jardunaldi hauetan, gaur egun hezkuntza-eztabaidaren erdigunean dauden gaiei buruzko ekarpen oso garrantzitsuak entzun eta kontrastatu ahal izan ditugu, hala nola, ikaskuntzarako ebaluazioa, ikastetxeen lidergoa, irakasleen prestakuntza, inklusioa, hizkuntzen ebaluazioa edo adimen artifizialak jarri dizkigun erronkak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik norabide horretan aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Ikasleen ikaskuntza hobetzeko, hezkuntza-sistemaren kalitatea eta ekitatea indartzeko eta ikastetxeen benetako beharrei erantzun hobeak emateko lan egiten dugu. Hori lortzeko, funtsezkoa da ezagutzan, errealitatearen azterketa zorrotzean eta ondo bideratutako politika publikoetan oinarritzea, ebidentzia hobekuntza zehatz bihurtzeko gai baitira.
Eskerrik asko nazioarteko lehen kongresu honetan egin duzuen ekarpenagatik eta hezkuntza hobetzeko egunez egun erakusten duzuen konpromisoagatik.
Datozen egunetan, biltzarraren materiala argitaratuko dugu webgunean: aurkezpenak, bideoak eta argazkiak.
.

