Zergatik eta norentzat kongresu hau?
Hezkuntzako ebaluazioa funtsezko prozesua da gure irakaskuntza-praktikak eta hezkuntza-sistemak ulertu, hobetu eta eraldatzeko. Kongresu hau topagune, hausnarketa eta eztabaidarako espazio gisa sortu da, ebaluazioaren dimentsio anitzak ardatz hartuta.
Lehenik eta behin, irakasleek ikasleen errendimenduaren eta aurrerapenaren inguruan egiten duten ebaluazioa izango dugu hizpide, eguneroko jardunean ezinbestekoa dena. Baina kongresuak bestelako ebaluazio-formak ere jorratuko ditu: hezkuntza-programen, material didaktikoen, ikastetxeen, irakasleen eta, oro har, hezkuntza-sistemen ebaluazioa.
Ebaluazio forma horiek guztiek badute ezaugarri amankomun bat: hobekuntzarekin duten lotura estua. Ebaluatzea ez da soilik neurtzea edo kalifikatzea; aitzitik, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen kalitatea hobetzeko informazio baliotsua sortzea da. Horregatik, uste dugu ebaluazioa eta hobekuntza banaezinak direla
Norentzat Kongresua?
Kongresua hezkuntza-maila guztietako irakasleei, irakasleen prestakuntzan dihardutenei, hezkuntzaren ikerketan ari direnei eta gradu zein graduondoko unibertsitate-ikasleei zuzenduta dago, ebaluazioa aldaketa eta hobekuntzarako tresna gisa sakonago aztertu nahi duten guztiei.

